" DEIA "

(2022)

 

1) ASMAKARI

Goizeko kafia usnatu ondoren, baratxe, esnatzeko gertu,
hotzgailuko ateko argazkiaren bazterrak behar lehundu.
Biligarroen dantza hasi berria, Parabaraba !
Lastoak daraman burtsotasunari begira, Parabaraba !
Uh Asmakari sotila.

Paraba, Paraba, Paraba Asmakari sotila !
Paraba, Paraba, Paraba Asmakari ederra !


Gitarra eskuan, lainoak buruan, labirento baten eskuan,
baina segitzeko nahia, bada aukera, zilarrezko galdera.
Biligarroen dantza hasi berria, Parabaraba !
Lastoak daraman burtsotasunari begira, Parabaraba !
Uh Asmakari sotila.

Paraba, Paraba, Paraba Asmakari sotila !
Paraba, Paraba, Paraba Asmakari ederra !
Paraba, Paraba, Paraba Asmakari sotila !
Paraba, Paraba, Paraba Asmakari ederra !

 

 

2) HAIZEA NUEN

Landatik nator, lanerako hazkor,
estu eta larri zorte baten korri.
Langile trebe, jendeek diote,
orain naizela altxor baten jabe.

Zer dut lortu ?!
Zer dut galdu ?!
Zer azaldu ?!

 

Landatik nator, lanerako hazkor,
estu eta larri zorte baten korri.
Orain dut jantzi, aitaren iritzi,
etxetik urrun, bizi berri illun.

Haizea nuen, haizea nuen,
haizea nuen galdezkatu, aitu !
Haizea nuen, haizea nuen,
haizea nuen ...


Landatik nator, lanerako hazkor,
estu eta larri zorte baten korri.
Haizea nora, zapiak hara,
behargorri adierazgarri.

 

 

3) LILIA

Hozitzen hasi zara, ze desira !
Hatz emankorra !
Ta, hedatzera heldu zara,
zeu zabalera bete beharra.
Loriaz ureztatuaz, agertzen da
jalgitze bai ausarta, lilitze ederra.
Zein fruitu urtsua, jakingura zuhurra.


LiLi, Oi Lilia,
Gure hitzaren jalgia,
Oro zurea (Eho)
LiLi, Oi Lilia,
Gure hitzaren egia,
Oro hauskorra (Eho)


Biharko hazkurria, zaindaria,
hitz fidakorra.
Utz zurtoin bakarra azkartzera,
urritasuna da egonkorra.
Mundura bota begia, gogo biziz,
deiozu bizitzara, haren aurkitzera.
Ta, alaitasunaz, lurrinduta,
Aurrera !

LiLi, Oi Lilia,
Gure hitzaren jalgia,
Oro zurea (Eho)
LiLi, Oi Lilia,
Gure hitzaren egia,
Oro hauskorra (Eho)

 

 

4) DEIA

Hogoita bi urte ditut ene alde, mugetatik aske, partitzeko libre.
Bada jada mende, berritzuli gabe, zeharkaldiaren jabe litzake tenore.

 

Ze etxe ? Nor behar utzi ?

Norrek ukan sutondoko makila ?
Ze bide ? Zenbat gaualdi ?

Zein untzitan igo al ziren behiala ?

Arbaso ausartak, arbaso maiteak zuei ohoreak !
Ekialdearen deia.

 

Ikusi beharra dut onartzekoa, bertsoen indarra, lurraren amodioa.
Zentzu baten bila, onarpenarena, ez dezagun utzi hila lotzen gaituena.

 

Ze etxe ? Nor behar utzi ? Norrek ukan sutondoko makila ?
Ze bide ? Zenbat gaualdi ? Zein untzitan igo al ziren behiala ?

Arbaso ausartak, arbaso maiteak zuei ohoreak !


Ekialdearen deia.

Ekialdearen deia,
Uhhh bai bai!
Ekialdearen deia

 

 

5) PISTAN EZ NAGO

Lengo treina joan zait,
bigarrena ere joan zait,
besterik ba ote da,
kaia huntan ?

Lehen emaztea joan zait,
bigarrena ere joan zait,
besterik ba ote da,
bizi huntan ?


Pistan ez nago ! Pistan ez nago !
Pi-pi-pistan ez nago !

Ah Ah Ah Ah Ah Ah Ah Aha
Ah Ah Ah Ah Ah Ah Ah Aha
Eh Eh Eh Eh Eh Eh Eh  Ehe
Eh Eh Eh Eh Eh Eh Eh Ehe

 

Lehen lanpostua joan zait,
bigarrena ere joan zait,
besterik ba ote da
mundu huntan ?

Mozkorraldia joan zait,
bigarrena ere joan zait,
horditzerik ote da
bozkarioan ?


Pistan ez nago ! Pistan ez nago !

Pi-pi-pistan ez nago !

Ah Ah Ah Ah Ah Ah Ah Aha
Ah Ah Ah Ah Ah Ah Ah Aha
Eh Eh Eh Eh Eh Eh Eh  Ehe
Eh Eh Eh Eh Eh Eh Eh Ehe

Pistan ez nago ! Pistan, ez nago !
Pistan ez nago ! Ez, ez nago !

 

 

6) ITURRI AINITZETARIK

Kultura bakar, bakar, batean preso,
ez nuke egon nahi ez, mugaturik so !
Gogo ertsi oso !
Bertzeak ere hor dira,
guri begira, bai, guri begira, .
aberastuko gira,aberastuko gira !

Beren hartan sartuz,
hunkipenak barnatik hartuz,
eta partekatuz,
ohiturer interesatuz,
haurridetuz.

Munduko kideekin kurutzatzeko,
besteen koloreekin bateratzeko.
Benetako gako,
libreki dirdiraztea,
jakin goxea pasaraztea.


Iturri ainitzetarik,
edan nahi dut ezin haserik.
Iturri ainitzetarik,
edaten dut ezin haserik.
Iturri ainitzetarik,
edan behar dut ezin haserik.
Ituri ainitzetarik,
edan edan, ezin haserik, irekirik.

 

 

7) JOSLEA

Haren obran, haren baitan,
begia fin, keinu arin,
iraunkortasunaren erregin.
Esku dantzan, bete hitzan,
behatsatu ta ehundu,
maitasunaren oihala zaindu.

Hegalak hedatzen,
denbora zerratzen,
Naturaren edertasuna
zirikan, zirimolakan.


Zuri, itzaleko langile, gonbidatzaile,
Zuri, ene gauargi zaindariari.
Segi, hazien ereintzen,
gure estaltzen
Zuri, zohi agurgarri !


Haren heinean, haren harian,
papo urdin, lepo arin,
amak emandako hitzekin.
Ate zabal, argi apal,
egokitu, bideratu,
ene baitan den sua ufatu.

Hegalak hedatzen,
denbora zerratzen,
Naturaren edertasuna
zirikan, zirimolakan.

 

Zuri, itzaleko langile, gonbidatzaile,
Zuri, ene gauargi zaindariari.

Segi, hazien ereintzen,
gure estaltzen
Zuri, zohi agurgarri !

 

 

8) ELKARREKILAN

Adixkideen partitzea da beti tristea,
agur erraitea da hunkigarria.
Bakardadean egon beharraren jasatea,
ezin mugatua.

 

Elkarrekilan, anaitasunaren izenean,
Elkarrekilan, berdintasunaren izenean,
Elkarrekilan, bozkarioa landu ta zaindu,
biharko altxorra mantendu, ahalegindu.

 

Adixkideen partitzea da beti tristea,
agur erraitea da hunkigarria.
Hontzi maitea, emaidazu Oh jakitatea,
zure indarra.

 

Elkarrekilan, anaitasunaren izenean,
Elkarrekilan, berdintasunaren izenean,
Elkarrekilan, bozkarioa landu ta zaindu,
biharko altxorra mantendu.


Era guziez, kontsolagarriez, gogokeri guziez,
Era guziez, zoriontasunez,

Uhhh

 

Elkarrekilan, anaitasunaren izenean,

Elkarrekilan, berdintasunaren izenean,

Elkarrekilan, bozkarioa landu ta zaindu,
biharko altxorra mantendu, ahalegindu.

 

 

9) NAHASI NAHI ZAITUT

Jarririk laño terazan,
ikusi zaitut.
Ber itxura zure jarreran,
oroitzapenak ditut.
Bihotza altxatzen,
emozioak nahasten,
eskertu nahi zaitut.
Orain lagun, orain entzun;

 

Nahasi nahi zaitut.
Nahasi nahi zaitut.

 

Ibiltzen parke luzean,
nabaritzen dut,
andere apain alkian,
irriño abila du.
Ber begirada, ber estiloa,
ixtanta murtxatzen du.
Orain lagun, orain.

 

 

" ZORTZI"

(2018)

 

1) GOIZIAN ARGI HASTIAN

Goizian argi hastian, ene leiho hegian,
Txori bat phausatzen da eta goratik hasten khantan.
Txori eijerra, hain alagera, entzüten haidanian,
Ene bihotzeko trixtüra laster duak aidian.

Ene txoririk maitena, zeren jin hiz ni gana,
Iratzarazi nialarik ametsik eijerrena.
Jinik haiñ goizik uste hiela baniala hanitx phena;
Ez ez, abil kontsolatzera malerusago dena.

 

Egilea/Konpositorea:

Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri)

 

 

2) EUSKALDUN BERRIAREN BALADA

Barakaldokoa naiz eta
Daukat paro obrero
Horregatik euskaltegira
Noa ni egunero.
Euskaraz bazekien nire
Bisabueloak edo
Baina ni roillo hontaz
Orain arte zero,
Goizero, goizero
AEKan bezero,
Batzuetan ero,
Besteetan bero
Baina ez dut milagro
Handirik espero.

Goizero, goizero
AEKan bezero,
Batzuetan ero,
Besteetan bero
Baina ez dut milagro
Handirik espero.

Goizean goiz hori behar dut
Motibazio bila.
Euskara ez da ingelesa
Baina ez dago hila,
Egun askotan pensatzen dut
Hau dela inutila,
Nik ez daukat kulparik
Ez banaiz abila,
Hau da hau makila,
Aditz klase pila,
Hitzak beste mila;
Animo mutila
Esaten dute baina
Ez da hain fazila.

Hau da hau makila,
Aditz klase pila,
Hitzak beste mila;
Animo mutila
Esaten dute baina
Ez da hain fazila.

Ideia hau nire buruan
Ez dakit noiz hasi zen
Baina batzutan ez naiz hemen
Gehiegi dibertitzen,
Lau gauzak izen bat dute eta
Gauza batek lau izen,
Kokoteraino nago
Klaseak aditzen
Pegatak ipintzen
Ta dirua biltzen ...
Nola sartu nintzen
Ez dut konprenitzen
Lau on bat bilatzeko
Ez badu serbitzen.

Klaseak aditzen
Pegatak ipintzen
Ta dirua biltzen ...
Nola sartu nintzen
Ez dut konprenitzen
Lau on bat bilatzeko
Ez badu serbitzen.

 

Egilea/Konpositorea

Oskorri 

 

 

3) BAGA BIGA HIGA

Baga, biga, higa,
Laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
Harma, tiro, pun!
Baga, biga, higa,
Laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
Harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
Gerrena plat,
Olio zopa
Kikili salda,
Urrup edan edo klik ...
Ikimilikiliklik ...
Baga, biga, higa,
Laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
Harma, tiro, pun!
Baga, biga, higa,
Laga, boga, sega,
Zai, zoi, bele,
Harma, tiro, pun!
Xirristi-mirristi
Gerrena plat,
Olio zopa
Kikili salda,
Urrup edan edo klik ...
Ikimilikiliklik ...

 

Egilea/Konpositorea

Mikel Laboa 

 

 

4) HAIKA MUTIL

“Haika, mutil, jeiki hadi,
argia den mira hadi !”
“Bai, nausia, argia da,
Gure oilarra kanpoan da.”

“Haika, mutil, jeiki hadi,
uria den mira hadi !”
“Bai nausia, uria da !
Gure xakurra bustia da.”

“Haika, mutil, jeiki hadi,
Surik baden mira hadi !”
“Bai, nausia, sua bada ;
Gure gatua beroa da.”

“Haika, mutil, jeiki hadi,

hortxet zer den mira hadi !”
“Bai, nausia, haizea da ;
gure leihoa ideki da.”

“Haika, mutil, jeiki hadi,
kanpoan zer den mira hadi !”
“Bai, nausia, elurra da,
lurra xuriz estali da.”

“Haika, mutil, jeiki hadi,
urean zer den mira hadi !”
“Bai nausia, ardia da,
aspaldian itoa da…”

“Haika, mutil, jeiki hadi,
zer oinon den mira hadi !”
“Bai nausia, egia da,
mutiltto hau unatu da…”

 

Egilea/Konpositorea:

Mikel Laboa 

 

 

5) MATALAZ

Dolü gabe, dolü gabe
Hiltzen niz
Bizia Xiberuarendako
Emaiten baitüt
Agian, agian
Egün batez
Jeikiko dira
Egiazko xiberutarrak
Egiazko eskualdünak
Tirano arrotzen hiltzeko
Egiazko eskualdünak
Tirano arrotzen hiltzeko

 

Egileak/Konpositoreak:

Pierre Bordazarre (Etxahun-Iruri)

Jean Unhassobiscay

Créez votre propre site internet avec Webador