Ongi etorri ZORTZI-ren webgunera!! 

Taldeak 6 urte darama bere musika zabaltzen. Euskaraz bizi eta kantu egiten dugu, euskal kulturari merezi duen lekua emanez. Sustrai horren bidez, berezitasunetik batasunera aintzina goaz, ahobatezko loturak landuz. Folk/Rock ozentasunetan, gure esperantzak, dudak, gorabeherak aipatzen ditugu ahal bezain zintzoki. E.P bat eta disko berri bat ditugu gure esku.

Bidaia ona izan, eta ez duda gurekin harremanetan sartzeko, topaketak eta partiturak maite ditugu!!

 

Galdera ohikoena

"ZORTZI" izena, zendako ?

Guretzat, partekatzen ditugun baloreak hedatzen dituen hitza da ZORTZI.

Sustraiak, ondarea, kidetasuna, irekitasuna eta gizarte lotura elkarretaratzen dituen nahas-mahas bat. 

ZORTZI, E.H-ko zazpi probintzietatik abiatuz, kanpora zabaltzen den mugimendua bezala. Unitateak desberdintasunarekin bat egiteko desioa duen bezala. 

ZORTZI, "atzo zortzi" edota "bihar zortzi" bezala. Egin gaituenak, egiten segitzen duelako. 

ZORTZI, 6 anekdota errebelatzailetan

- Baionan, improbisazioa musikal gauak astero antolatzen zituen elkarte batetan elgar ezagutu zuten Xanti eta Bixentek, ZORTZI taldeko sorzaleak. 

- Haien lehen instrumentoak ziren...akordeoia Xantirentzat, eta txistua Bixenterentzat !!

- E.H-an haunditu arren, Landesetan sortu dira bi lagunak. Ezaugarri komun horrek beti piztu diote kulturen elkartrukerako erakarpena.

- Lehen kontzertua E.H-tik kanpo izan zen, 2017-an. Bikotea, lotsakor, euskera ulertzen ez zuten entzuleen aintzinean hasi ziren kandatzen, haien erreakzioen zain ! Erantzuna berehala iritsi zen; erauntsi azkar batek plaza jendez hustu zuen eta musikarien materiala arriskuan eman !!

- 2021-an, Hazparneko gaztetxearen sustengurako emandako saio batetan, ZORTZIko bikotea eta laister taldean sartuko den bateria joilea, Pierre, gurutzaten dira. Egun zombait berantago Thomas kontrabaxu joilea abenturan sartzen da. Heletako etxe eder batetan ZORTZIk eginen du lehen errepika kuarteto moduan. 

- "Deia" kantua, euskal diasporari zabaldua den oda bat da. Euskal kultura landu eta zaintzen duten gizon-emazte engaiatuen eginahalak argipean emaiteko idatzia izan da. Sekretuki, taldearen amets bat litzateke munduan zehar diren euskal etxeen itzulia egitea! 

 

Jakin-minik ba al duzu nor garen jakiteko?

Bixente

Ahotsa eta gitarra erritmikoan.

Errusiar bizkotsazalea.

Pertsonai bat : Pailasoaren erretratua nire gaztaroko egongelan.

Esaera bat: "Lana laster, lana alfer".

Ohe albuma bat: "Alchemy" / Dire Strates.

 

Xanti

Ahotsa eta gitarra lideran.

Eskian etorkizun ederra.

Pertsonai bat : Marty Mc Fly

Esaera bat: "Ez dago ezer sendoagorik harri-koskorra baino, baina kagatzen duzunean ez du ezer esaten"

Ohe albuma bat: "Carolina Confessions" / Marcus King

 

Pierre

Baterian.

Maratoi erdi erdizalea.

Pertsonai bat : Arnaud Lagardère

Esaera bat: "Buru dibertigarria egin behar izan zuen kaka egin zuen lehen gizonak" .

Ohe albuma bat: "Plutôt guitare" / Maxime Le Forestier

 

Thomas

Baxoan.

Burrito eta kapelzalea.

Pertsonai bat : The Big Lebowski.

Esaera bat: "Ez da pertsona gor baten oineko atzamarraren gainera erori".

Ohe albuma bat: "Aladdin Sane" / David Bowie

 

 

 

 

 

 




Créez votre propre site internet avec Webador