- Baionan, improbisazioa musikal gauak astero antolatzen zituen elkarte batetan elgar ezagutu zuten Xanti eta Bixentek, ZORTZI taldeko sorzaleak.
- Haien lehen instrumentoak ziren...akordeoia Xantirentzat, eta txistua Bixenterentzat !!
- E.H-an haunditu arren, Landesetan sortu dira bi lagunak. Ezaugarri komun horrek beti piztu diote kulturen elkartrukerako erakarpena.
- Lehen kontzertua E.H-tik kanpo izan zen, 2017-an. Bikotea, lotsakor, euskera ulertzen ez zuten entzuleen aintzinean hasi ziren kandatzen, haien erreakzioen zain ! Erantzuna berehala iritsi zen; erauntsi azkar batek plaza jendez hustu zuen eta musikarien materiala arriskuan eman !!
- 2021-an, Hazparneko gaztetxearen sustengurako emandako saio batetan, ZORTZIko bikotea eta laister taldean sartuko den bateria joilea, Pierre, gurutzaten dira. Egun zombait berantago Thomas kontrabaxu joilea abenturan sartzen da. Heletako etxe eder batetan ZORTZIk eginen du lehen errepika kuarteto moduan.
- "Deia" kantua, euskal diasporari zabaldua den oda bat da. Euskal kultura landu eta zaintzen duten gizon-emazte engaiatuen eginahalak argipean emaiteko idatzia izan da. Sekretuki, taldearen amets bat litzateke munduan zehar diren euskal etxeen itzulia egitea!
Créez votre propre site internet avec Webador